

IKAS EGOERAK
TESTUINGURUA
Irteera-profila Derrigorrezko Hezkuntzaren amaieran ikasle batek izan behar dituen funtsezko konpetentzien deskribapena da. Galdera nagusia da: "Zer-nolako pertsonak garatu nahi ditugu?" Horren bidez definitzen dira ikasleek bereganatu behar dituzten 8 funtsezko konpetentziak, Europako gomendioei eta Agenda 2030i jarraituz: Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia Konpetentzia eleaniztuna Matematikarako, zientzia, teknologia eta ingeniaritzarako konpetentzia Konpetentzia digitala Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa Herritartasunerako konpetentzia Ekintzailetza-konpetentzia Kontzientzia eta adierazpide kulturaletarako konpetentzia Irteera-profila ez da soilik konpetentzien zerrenda bat: baita curriculuma kohesionatzeko eta justifikatzeko tresna ere bada. Deskriptore operatiboak erabiltzen dira konpetentzia bakoitzaren eskuratze-maila zehazteko. Konpetentziak modu progresiboan eskuratzen direnez, bi etapen arteko jarraitutasuna bermatzeko, deskriptoreak zehazten dira bai Lehen Hezkuntzarako bai DBH amaierarako.
IKAS-EGOEREN AZALPENA
IKAS-EGOEREN TXANTILOIA

ZERTARAKO IKAS-EGOERAK
Irteera profilean zehaztutako deskriptore operatiboen eskuratzea ikas-egoeren garapenaren eta horietan adierazitako konpetentzia espezifikoen bitartez bermatzen da.
Eskola, ikas-egoeren bitartez, eguneroko bizitzako egoera, gai eta arazo errealetara hurbilduko da, funtsezko konpetentziak eta XXI. mendeko erronkak aintzat hartuta; eta, modu horretan, ikaskuntzei zentzua eta esangura emango zaie. Ikas-egoeretan, ikaskuntzak mobilizatuko eta bereganatu dira, eta konpetentzien garapenean oinarritutako hezkuntza bultzatuko da.
ADIBIDEAK
Begira ezazu dauzkagun adibideak. Dena den, gomendatzen dugun formatua eskuinaldean daukazuna da.


PROIEKTUAK

